Getxoztarrak

Facebook Twitter

Oier Iturralde Fernandez

AhoBIZI

Itzubaltzetako taberna batean baino gehiagotan, zoritxarrez, euskaraz edaria eskatu eta tabernariak gaztelaniaz eskatzeko eskatu izan dit, modu ez batere abegikorrean gainera. Euskaraz errepikatu eta tabernariak berriro ere gaztelaniara jo. Hau marka!

Hartutako atxikimendua(k)

  1. Ahobizi izango naiz: ulertzen dutenei euskaraz egingo diet beti, eta beraiei gaztelaniaz erantzuteko lasaitasuna transmitituko diet
  2. Kotxean noanean euskarazko irratiak entzungo ditut
  3. Kotxean noanean euskarazko abestiak entzungo ditut
  4. Parrandan euskarazko musika eskatuko dut
  5. Tabernan euskarazko musika jarriko dut
  6. Korrikan parte hartuko dut
  7. Dendetan euskaraz eskatuko dut
  8. Lehenengo hitza beti euskaraz egingo dut
  9. Aurten libururen bat euskaraz irakurriko dut
  10. Urtean antzerkiren bat euskaraz ikusiko dut
  11. Euskarazko filmak edota euskarazko azpitituluekin ikusiko ditut
  12. Sare sozialetan euskaraz arituko naiz
  13. Koadrillakoekin euskaraz egingo dut
  14. Euskarazko hedabideak kontsumituko ditut
  15. Euskaraz hasitako esaldiak euskaraz amaituko ditut
  16. Euskal Herriko jatetxetara noanean, karta euskaraz eskatuko dut
  17. Finantza eragiketak euskaraz izateko eskatuko diot nire entitate finantzariari
  18. Nire buzoian gaztelania hutsean publizitatea jasotzen dudanean, nire kexa adieraziko dut udal euskara zerbitzuan
  19. Udalari, nirekiko komunikazio guztiak, euskaraz izateko eskaria egingo diot
  20. Nire enpresa, komertzio edota lantokian jendaurreko idatziak euskaraz (ere) jarriko ditut.
  21. Errenta aitorpena euskaraz egingo dut
  22. Euskarazko wikipedia elikatuko dut

Bestelako atxikimendurik

Euskaraz ikasten ari den nire amari, euskaraz hitz egingo diot
atzera
getxo.eus bizarra lepoan egizu