Getxoztarrak

Facebook Twitter

Naroa Fernandez Losada

AhoBIZI

Behin kanpora joan nintzenean familiarekin eta euskaraz egiten hasi ginean, Errusiarrak ginela pentsatzen zuten.

Hartutako atxikimendua(k)

  1. Ahobizi izango naiz: ulertzen dutenei euskaraz egingo diet beti, eta beraiei gaztelaniaz erantzuteko lasaitasuna transmitituko diet
  2. Kotxean noanean euskarazko irratiak entzungo ditut
  3. Kotxean noanean euskarazko abestiak entzungo ditut
  4. Parrandan euskarazko musika eskatuko dut
  5. Tabernan euskarazko musika jarriko dut
  6. Korrikan parte hartuko dut
  7. Dendetan euskaraz eskatuko dut
  8. Lehenengo hitza beti euskaraz egingo dut
  9. Aurten libururen bat euskaraz irakurriko dut
  10. Urtean antzerkiren bat euskaraz ikusiko dut
  11. Nire umeei euskarazko ipuinak irakurriko dizkiet
  12. Euskarazko filmak edota euskarazko azpitituluekin ikusiko ditut
  13. Koadrillakoekin euskaraz egingo dut
  14. Euskaraz hasitako esaldiak euskaraz amaituko ditut
  15. Atzo baino gehiago hitz egingo dut euskaraz gaur
  16. Euskal Herriko jatetxetara noanean, karta euskaraz eskatuko dut
  17. Nire umeentzat aisialdi edota kirol jardueretan begirale euskaldunak eskatuko ditut.
  18. Finantza eragiketak euskaraz izateko eskatuko diot nire entitate finantzariari
  19. Nire enpresa, komertzio edota lantokian jendaurreko idatziak euskaraz (ere) jarriko ditut.
  20. Gidabaimena euskaraz aterako dut
  21. Unibertsitate eta lanbide heziketako ikasketak euskaraz egingo ditut
  22. Euskarazko wikipedia elikatuko dut
atzera
getxo.eus bizarra lepoan egizu