Getxoztarrak

Facebook Twitter

Javi Onaindia Kareaga

AhoBIZI

Euskaraz eta euskaratik egin naiz getxoztar.
Getxora herri ea %100 euskaldunetik etorritakoa naiz, eta hasieratik poztu eta harritu nau Getxon euskara sustatzeko eta indartzeko egiten den ahaleginak. Euskara izan da nire sarbidea Getxon, eta nire bidelaguna da. Euskarak inoiz pentsatuko ez nuen beste eman dit Getxon, ateak zabaldu eta harreman sarea egiten lagundu dit, nire katebegi nagusia da jende asko eta askorekin, euskaraz dakitenekin zein ez dakitenekin. Niretzat euskara bide-zabaltzaile izan da Getxon. Euskaraz eta euskaratik egin naiz getxoztar. Euskarak Getxon hainbeste eman badit, zelan ez dut egingo ahal dudan guztia Getxon euskararen alde?

Hartutako atxikimendua(k)

  1. Ahobizi izango naiz: ulertzen dutenei euskaraz egingo diet beti, eta beraiei gaztelaniaz erantzuteko lasaitasuna transmitituko diet
  2. Korrikan parte hartuko dut
  3. Dendetan euskaraz eskatuko dut
  4. Lehenengo hitza beti euskaraz egingo dut
  5. Euskarazko filmak edota euskarazko azpitituluekin ikusiko ditut
  6. Sare sozialetan euskaraz arituko naiz
  7. Koadrillakoekin euskaraz egingo dut
  8. Euskarazko hedabideak kontsumituko ditut
  9. Atzo baino gehiago hitz egingo dut euskaraz gaur
  10. Euskal Herriko jatetxetara noanean, karta euskaraz eskatuko dut
  11. Finantza eragiketak euskaraz izateko eskatuko diot nire entitate finantzariari
  12. Nire buzoian gaztelania hutsean publizitatea jasotzen dudanean, nire kexa adieraziko dut udal euskara zerbitzuan
  13. Udalari, nirekiko komunikazio guztiak, euskaraz izateko eskaria egingo diot
  14. Nire enpresa, komertzio edota lantokian jendaurreko idatziak euskaraz (ere) jarriko ditut.
  15. Errenta aitorpena euskaraz egingo dut
atzera
getxo.eus bizarra lepoan egizu