Getxoztarrak

Facebook Twitter

Iñaki Zarraoa Zabala

AhoBIZI

Ni euskaldun berria naiz, nahiz eta aspaldian euskaldundu nintzen. Nire oraingo andrearekin ibiltzen hasi nintzenean ni erdalduna nintzen, bera euskalduna. Gazteleraz hasi ginen, baina halako batean eguneko ordu erdi batean euskeraz egingo genuela hitzartu genuen. Lehen egunean ez genuen txintik esan, ez nik ez berak, baina ez genuen gazteleraz hitz egin. Hala joan ginen poliki poliki ordu erdi hori geroz eta gehiago betetzen, gure harremanak erabat euskeraz izan arte.

Hartutako atxikimendua(k)

  1. Ahobizi izango naiz: ulertzen dutenei euskaraz egingo diet beti, eta beraiei gaztelaniaz erantzuteko lasaitasuna transmitituko diet

Bestelako atxikimendurik

Euskeraldiarekin nire atxikimendu osoa adierazten diot, euskera gure hizkuntza delako, gure izaeraren zati garrantzitsua delako, euskaldunok dugulako euskarak iraun dezan erronka, gure eta Europako izugarrizko ondare bizia delako.
atzera
getxo.eus bizarra lepoan egizu