Getxoztarrak

Facebook Twitter

eneko mezo mezo

AhoBIZI

Azkenaldi honetan, Algortan baino nahiko gehiago ari naizela hitz egiten atzerrian oporretan. Katalunya zein beste gunetako kanpinetan, euskaraz entzuten dugunean, geure artean biltzeko ohitura daukagu, bai nagusiok, bai geure semealabak ere, eta hor, EuskalHerritik hainbeste kilometrotara, nahiko gehiago egiten dugu berba euskeraz ezezagunekin, hemen Algortan baino. Polita, baina bitxia eta puntu batean, kezkagarri

Hartutako atxikimendua(k)

  1. Ahobizi izango naiz: ulertzen dutenei euskaraz egingo diet beti, eta beraiei gaztelaniaz erantzuteko lasaitasuna transmitituko diet
  2. Korrikan parte hartuko dut
  3. Dendetan euskaraz eskatuko dut
  4. Lehenengo hitza beti euskaraz egingo dut
  5. Aurten libururen bat euskaraz irakurriko dut
  6. Nire umeei euskarazko ipuinak irakurriko dizkiet
  7. Mugikorrean euskarazko sistema eragilea jarriko dut
  8. Koadrillakoekin euskaraz egingo dut
  9. Euskarazko hedabideak kontsumituko ditut
  10. Nire umeentzat aisialdi edota kirol jardueretan begirale euskaldunak eskatuko ditut.
  11. Finantza eragiketak euskaraz izateko eskatuko diot nire entitate finantzariari
  12. Udalari, nirekiko komunikazio guztiak, euskaraz izateko eskaria egingo diot
  13. Nire enpresa, komertzio edota lantokian jendaurreko idatziak euskaraz (ere) jarriko ditut.

Bestelako atxikimendurik

Laburbilduz, euskeraz biziko naiz ahal dudan neurrian
atzera
getxo.eus bizarra lepoan egizu