Getxoztarrak

Facebook Twitter

Ainhoa Ortells

AhoBIZI

Baneukan aurkeztutako ideia buruan bueltaka hau gertatu zitzaidanean (euskaraz pentsatzearen kontua, nire atxikimendua, nire betetzeko nahia)
"Nire lanean, edo beharrean hobe, textuak idatzi behar izaten ditut askotan. Eta inspirazioa eta "digamos" razional izatea ez datoz bat, sindagizuet. Eta nire beharrean hala beharko lukete. Ondorioz, taktika bat daukat hau lortzeko: botaka egiten denean bezela, idazterakoan hitzak botatzen ditut zentsu bat bilatu barik (nahiz eta askotan "nahigabean" hau topatzen dudan). Hitzak, esaldiak okurritzen zaizkit, eta nire eskuek idazten dituzte, mekanikoki. Eta gero, razional izateko gai naizenean, berrirakurtzen ditut hitz eta esaldi hoiek, eta zentsua ematen saiatzen naiz.

Kontua da, komentatzeko daukadan batallita honetan, gaztelaniz ari nintzela idazten (porque me tocó). Idatzi, bota dana, eta gero, edo bihar, berrirakurri eta zentsua emon. Betiko eran. Baina hurrengoan, irakurtzen hasi eta, ze demontre!! Ez dago hau ulertzerik...
Ainho, Ze iñ dozu!
...
Berrirakurri, zer edo zer ateratzeko asmoz. Ezebez…. Berrirakurri. Berrirakurri ta... ja! Ostras! Badakit zer gertatu den…! Euskaraz pentsatzen ari zinen, baina gazteleraz idazten. Esaldien ordena alrebes dago. Quosque tandem-en bezala.
Eta desastrea izanda ere (beharra berregin beharrean nengoen eta), nitaz harro baino harroago :)

Hartutako atxikimendua(k)

  1. Ahobizi izango naiz: ulertzen dutenei euskaraz egingo diet beti, eta beraiei gaztelaniaz erantzuteko lasaitasuna transmitituko diet
  2. Parrandan euskarazko musika eskatuko dut
  3. Tabernan euskarazko musika jarriko dut
  4. Korrikan parte hartuko dut
  5. Dendetan euskaraz eskatuko dut
  6. Lehenengo hitza beti euskaraz egingo dut
  7. Urtean antzerkiren bat euskaraz ikusiko dut
  8. Nire umeei euskarazko ipuinak irakurriko dizkiet
  9. Sare sozialetan euskaraz arituko naiz
  10. Koadrillakoekin euskaraz egingo dut
  11. Euskarazko hedabideak kontsumituko ditut
  12. Atzo baino gehiago hitz egingo dut euskaraz gaur
  13. Nire umeentzat aisialdi edota kirol jardueretan begirale euskaldunak eskatuko ditut.
  14. Finantza eragiketak euskaraz izateko eskatuko diot nire entitate finantzariari
  15. Nire enpresa, komertzio edota lantokian jendaurreko idatziak euskaraz (ere) jarriko ditut.
  16. Unibertsitate eta lanbide heziketako ikasketak euskaraz egingo ditut
  17. Euskarazko wikipedia elikatuko dut

Bestelako atxikimendurik

Euskaraz pentsatea da nire betetzeko nahia, neure buruarekin ere euskaraz ibiltzea (proiektu honek bultzatu duena)
Baina esan behar ere, ez dudala inoiz utziko beste hizkuntzatako muletilak erabiltzeari. Zergatik galdetuko zara irakurle agian, kontua da hizkuntza bakoitzak, bere hitz bakoitzean, asko duela, letretaz aparte. Bai euskarak, eta bai besteek. Kaixo hitza "Qué hay Txo!"-tik dator, ta gustora erabiltzen dut oso. (hori bai, batzarra (arren batzea), ez dut inoiz gehiago erabiliko)
atzera
getxo.eus bizarra lepoan egizu