Osatu zure sare pertsonala Euskaraldirako!!Euskaraldiko hamaika egunetarako harreman-sareak sortzen saiatuko gara. Gure egunerokoan jende ezberdinez inguratuta egon ohi gara: familiakoak, lagunak, lankideak, ikaskideak… horiekin batzuekin sare bat osatzea proposatzen dizuegu. Sarea osatu lezakeen pertsona kopurua malgua da: bi lagun izan litezke, edo hamaika lagunek osa lezakete. Sare horretan,euskararen erabilerari buruzko atxikimendu maila ezberdina izango duen jendea egongo da: Euskaraldia zer den ez dakitenak, jakin arren oraindik izena eman ez dutenak eta eman dutenen artean Ahobiziak, Belarriprestak eta Irribiziak. Eurekin aurre akordioak egitera animatzen zaituztegu. Aurre akordioak: Gure inguruko lagun, lankide, senitartekoei… 11 egunetan hartu dugun rolaren arabera (Ahobizi zein Belarriprest) jokatuko dugula azaldu eta guri bide horretan laguntzeko eskatuko diegu. Egun horietan gurekin euskaraz egitera animatuko ditugu. Eta Irribiziei ere egitera goazenaren berri emango diegu, ekimenaren parte senti daitezen. Gure sare pertsonaleko kideei Euskaraldian izena ematea eskatuko diegu, derrigorrezkoa ez den arren. Izena emateko hautua egingo balute, getxoztarrak.eus orriaren bidez egitea gomendatuko diegu, bestela ez bait dute Getxoko Euskaraldiaren berririk izango. Gure sareko kideek, Euskaraldian izena ematea erabakiko balute, euretariko bakoitza ariketa bera egitera, euren sare pertsonala osatzeko ahalegina egitera animatuko ditugu. Edozein zalantza edo galderatarako: euskaraldiagetxon@gmail.comAktibatu Euskara!!