Getxoztarrak

Facebook Twitter

Albisteak

Eskerrik asko Irribizi!

2018-09-17

Omenaldia euskararik jakin ez arren euren seme-alabak euskaldundu dituzten getxoztarrei

Noiz? 2018ko azaroaren 16an, 18:30etan. 

Non? RKEn. Romo Kultur Etxean. 

Euskarak biziberritze indartsua bizi izan du Getxoko udalerrian azkenengo hamarkadetan. XIX. mendean biztanleen %90a euskalduna bazen ere, 1981. urtean soilik getxoztarren %9,9a zen euskal hiztuna. Ordutik gaur arte, milaka ahalegin kolektibo, publiko, pribatu eta pertsonalen ondorioz, Getxoko biztanleen %33,28a euskal hiztuna da eta beste %23,07 ulertzeko gai da. Getxoko gizartearen gehiengoa, beraz, euskara ulertzeko gai da, berriz ere. 

Gure hizkuntza eta kulturaren berreskurapen indartsu honetan azpimarratzekoa da Irribiziek egin duten lana. Euskararik jakin ez arren euren seme-alabak euskaldundu dituztenei esker egin du euskarak aurrera gure herrian. 

Lan hori eskertzeko, Getxoko Euskaraldiko kideok sorpresaz beteriko omenaldia eskaini nahi diegu. 

Aktibatu euskara!!


facebook
0
twitter
getxo.eus bizarra lepoan egizu