Getxoztarrak

Facebook Twitter

Albisteak

EHU eta Getxoko Euskaraldia: Elkarlana Harreman Publikoetan

2018-10-04

Itxaso Astobizaren zuzendaritzapean, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle talde batek Getxoko Euskaraldia aztertuko du. Hain zuzen ere, Harreman Publikoak ikasgaian ikasitakoa praktikara eramango dute. Helburua komunikazio kanpainak aurrera eramateko beharrezko diren tresnak eta baliabideak ezagutzea da. Lana sare sozialetan oinarrituko bada ere, aldez aurretik ikasleek Getxo zer den eta Getxoztarrok nortzuk diren deskubritu beharko dute. Auzo guztiak arakatuko dituzte, dendak, elkarteak, euskaltegiak, eskola eta institutuak, denak izango dira interesgarri ikasleentzat. Arreta berezia jarriko dute euskaraz txiokatzen eta facebooken edota instagramen aritzen direnei.


facebook
0
twitter
getxo.eus bizarra lepoan egizu