Zer da Euskaraldia?

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. 

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea eta 16 urte baino gehiago izatea da.

2018an egin zen lehen aldiz ariketa, bigarrena 2020an burutu zen, eta, horretan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zitzaien. Ariguneak sortu ziren orduan, entitateetan euskaraz lasai aritzeko espazioak.

Ariketa edo praktika kolektibo bat da. Ariketa horretan maila pertsonalean (ahobizi, belarriprest eta irribizi rolak aukeratuz) edota kolektiboan (ariguneak sortuz) parte hartu ahal izango da.

Hurrengo Euskaraldia 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dugu, Euskal Herri guztiko ehunka herritako milaka parte hartzailerekin.

Helburuak

Loading...

ROLAK / Pertsona naiz

Ahobizi

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz jakin eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.

Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

Info+
Eman izena

Belarriprest

Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.

Zuk nahi izatekotan euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Info+
Eman izena

Irribizi

Euskararik ulertu ez arren poztu egiten zara euskara entzuten duzun bakoitzean eta euskararen aldeko ekimenekin bat egiten duzu.

Info+
Eman izena

ROLAK / Entitatea naiz

Arigunea

Entitateetan euskaraz lasai aritzeko guneak izango dira. Euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.

Entitate bezala, era kolektiboan parte hartzeko, ariguneak izango ditugu. Entitateko kideek Ahobizi, Belarriprest eta Irribizi moduan parte-hartuko badute ere, modu kolektiboan egin ahal izango dute ariketa.

Info+
Eman izena

EUSKARALDIA LAGUNAK

Euskaraldia Lagunak, Euskaraldiaren antolaketa eta girotze lanetan laguntzeko prest dauden getxoztarrak dira. Auzoz-auzo, ariketaren antolakuntzaren zeregin zehatzetan laguntzea dute helburu.

Euskaraldiaren hirugarren edizioa antolatzeko, getxoztarrak berraktibatu eta euskaltzale aktibista taldea indartzea dugu helburu. 2022a euskalgintzaren urtea izango da, Korrikaren 22. edizioa eta 3. Euskaraldia izango dugu.

Getxoko euskaltzaleak batu, harremanak indartu, gure artean antolatu eta ekin. Euskaraldiaren oinarria herria baita.

Euskaraldia Lagun izateko prest? Animatu zaitez, gustora hartuko zaitugu gure artean!

Euskaraldia Lagun izan nahi baduzu idatzi lasai euskaraldiagetxon@gmail.com-era edota beheko formularioa bete.

Euskaraldia Laguna izan nahi dut

Zertan lagundu dezaket? (Aukera bat baino gehiago markatu dezakezu)

Eskerrik asko mezuagatik. Bidali egin da.
Akats bat izan da zure mezua bidaltzerakoan. Mesedez, saiatu berriro geroxeago.

GETXOKO DATUAK

Ezagutza datuak 2016

EUSTATeko datuen irakurketaren arabera, Getxok badu gutxieneko sozial egokia Euskaraldiak arrakasta izateko. 2016ko biztanle eta etxebizitza erroldaren arabera, hauek dira Getxoko euskara ezagutzaren azken datuak.

Deskargatu
Info+